Asteasu

Asteasu eta inguruak. Zerbitzuak - Kultura – Aisialdia

Asteasu www.asteasu.eus . Gipuzkoako Aiztondo bailaran dagoen 1.500 biztanleko herri txiki bat da. Bi auzo ditu. Elizmendi goiko partean eta kalea nukleo nagusia, beheko aldean.

Plazaren inguruko gune nagusi horretan daude Udaletxea, Osasun-zentroa, farmazia, dendak, jatetxea, eta beste hainbat zerbitzu.

Paisai honetan inspiratu zen Bernardo Atxaga idazlea, “Obabakoak” liburuan bere geografia literarioa berezia asmatzeko. Obaba, Bernardo Atxagak sortutako mundua, Literaturaren historian sortu diren 100 unibertso literario garrantzitsuenak biltzen dituen Literary Wonderlands liburuan (Black Dog & Leventhal Publishers) agertzen da.

Asteasukin batera, Aduna(6 km), Zizurkil(3 km), Alkiza(6 km) eta Larraulgo(3 km) herri ttipiek osatzen dute Tolosaldeako Aitzondo bailara. www.tolosaldea.eus

Donostiara, 30 minututan iristen da autoz. Denbora berdinean kostaldeko Orio edo Zarautzera, GI2631 xarma handiko errepidetik. www.Kostaldea.eu

OSASUNA

KOMUNIKAZIOAK

NATURA

KULTURA

KIROLA, AISIA, ENTRETENIMENDUA