Etxea
Irazune apartamentuaren gida
- Guztiz birmoldatutako apartamentu hau, Irazune etxeko lehen solairuan dago. Bigarren solairu batek, ganbarak eta hiru isurkiko teilatuak osatzen dute eraikina.
- Harrizko etxea herriaren erdian dago, Kultur Etxearen(eta osasun zentroa) eta aspaldiko denda txiki baten artean.
- Etxearen historia ehunka urtetakoa da. Asteasuko solairuen artean aipatzen da 1686ko zentso batetan, “Barberoarena” izenarekin. 1878an Jose Ignacio De Irazu arotzak erosi zuen, eraikinaren beheko solairuan bere tailerra jartzeko.
APARTAMENTU TURISTIKOAREN BAIMENAK ETA ERABILERA ARAUAk
Baimenak
- Apartamentuak, alokairu turistikoan jarduteko eskakizun eta baldintza guztiak betetzen ditu. Administrazioaren baimena eskuratuta, etxebizitza turistiko gisa erregistratuta dago ESS00083 kodearekin.
- Jarduera turistikoari buruzko dokumentazio guztia egongelako kutxa txikian dago bezeroen eskura, erreklamazio-liburuarekin batera. Erabilera arauak
- Bezeroak 16:00etatik aurrera edukiko du da prest apartamentua eta irteera eguneko 12:00etarako ustu beharko du.
- Apartamentuan ostatua hartzen dutenek, agintariek ezarritako arau guztiak bete beharko dituzte. Bereziki, erregistro-orria bete beharko dute apartamentura iristen direnean eta ezkatzeko postontzian (Irazu) utzi.
- Ondakinak sailkatuta utzi beharko dituzte dagozkien ontzietan.
- Galerazita dago apartamentuan erretzea.
- Apartamentua erabiltzen duten pertsonei, bertako altzairu eta objetuekin, bere etxekoekin izaten duten ardura berdina eskatzen zaie.
- Etxeko beste bizilagunekin ere, errespetuzko portaera beharrezkoa izango da.
SEGURTASUN EGOKITZAPENAK ETA OSASUNA
- Apartamentuak formalizatuta dauka Autobabes Plana. Plan horren edukia jasotzen duen dokumentua bezeroen eskura dago apartamentuan. Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean 2017ko azaroaren 30ean inskribatu zen, 6753 erregistro-zenbakiarekin.
- Ke eta karbono monoxidoaren detektagailu bat dago ohe handiko gelan. Beste ke-detektagailu bat, egongelan ipinita dago.
- Sukaldeko paretean, CO2 su-itzalgailu bat eta suaren kontrako manta daude zinzilikatuta.
- Apartamentuaren sarreran larrialdietako botikina dago bezeroen eskura.
- Ezohiko osasun egoera dela eta, sarreran desinfekzio produktuak jarri dira: gel hidroalkoholikoa, oinetakoetarako aerosola, zapitxo desinfektatzaileak, airea garbitzeko aerosola, e.a. Sanytol desinfektatzaile hauek Osasun Ministerioak homologatutakoak dira.
- Kontingentzia beragatik, ohiko garbiketaz gain, desinfekzio protokolo bat formalizatu dugu, ezagaurri hauekin: 24 orduko tartea uzten dugu bi bezeroen artean, erabilera bakarreko mantala, maskara eta eskularruak erabiltzen ditugu garbiketa eta desinfekzioa gauzatzeko, koltxoiak eta textilak desinfektatzen ditugu aerosol bidez. Arreta berezia jartzen dugu, mahai, eskuleku eta erabilera handiko beste hainbat tresna eta lekuetan.
Internet
- 300 Mb-ko abiadurako zuntz optikoa.
- Kable bidezko konexio zuzena posible da egongelako mahaitxoan eta baita ohe bakarreko logelako mahaian.
- Egongelako sukaldeko hormaren behekoaldean Routerraren armairua dago eta goikoaldean ON/OFF interruptorea. Berarekin uhinen bidezko seinalea itzali ahal izango duzu eta seinalerik gabe, interruptorean argitxo gorria piztuko egongo da .
- Instalatutako WiFi Routerrak bi bandetan igortzen du seinalea: 2.4GHz. eta 5GHz.ean.
- 2.4GHz-ko bandaren sarea “irazune2.4” bezala identifikatzen da apartamentuan.
- 5GHz-ko bandaren sarea berriz “irazune5.0” bezala. Teorikoki behintzat, 2.4 GHz-ko bandako seinaleak irismen handiagoa du baina motelagoa da eta 5GHz-ko seinalea azkarrago doa baina irismen txikiagoa du. Baliteke gailu batzuek 5GHz sarea ezin erabili izatea.
Bi kasuetan WiFi sarbiderako kontraseina Ikusi da
ELEKTRIZITATEA
- Elektrizitate hornidura, iturri berriztagarrietatik lortutako energia merkaturatzen duen GoiEner kooperatibarekin kontratatuta dago.
- Apartamentuaren koadro elektriko orokorra, sarrerako atearen ondoan dago. Gipuzkoako mapa erliebedun batek izkutatzen du horman.
- Istripuak sahiesteko, pareten behealdean dauden entxufeek babestuta daude.
- UR BEROA. Kalefakzioa
- Propano gasezko kondentsazio kaldera baten bidez, berotzan da ura. Gasa, herriko biltegi batetan zentralizatua dago eta kanalizazio sarearen bidez iristen da etxeetara.
- Kaldera, patioko armairuan dago kokatua. Beti piztuta egoten da.
- Berogailuaren termostatoa sukaldeko atearen ezkerraldean dago. Berogailuaren tenperatura igo edo jeisteko, nahikoa da termostatoaren gurpiltxoa alde batera edo bestera mugitzea.
HONDAKINEN KUDEAKETA
- Hondakinen bilketa sailkatua ezarrita dago Asteasun: organikoa, beira, papera, plastikoa eta birzikla ezina (“errefuxa”). Ogia eta suaren errautsak ere bereizita biltzen dira.
- Hondakinen edukiontziak, ogia, e.a. eta organikoak uzteko konpost instalazioen kokapena apartamentutik oso gertu daude, etxe atzealdean dagoen aparkalekuan. Birziklatu ezin diren hondakinen edukiontzia, “errefuxa” alegia, apartamentuko mahai urdinaren kajoian dagoen txartel elektronikoaren bitartez irekitzen da.
- Apartamentuaren kanpoko patioan lau ontzi jarri dira hondakinak uzteko: berdea (beira), urdina (papera), horia (plastikoa, metala) eta gorria (birzikla ezina). Inguruko katuen eragozpenak medio, hondakin organikoen kubo marroia sukalde barruan mantentzea gomendatzen da.
SUKALDEA
Ezkerreko hormaren goiko aldean CO2 su-itzalgailu bat eta suaren kontrako manta daude zinzilikatuta.
- Etxetresna elektrikoak: hozkailua, indukzio-plaka, ke-erauzgailua, labe arrunta, mikrouhin-labea, ontzi-garbigailua, erropa garbigailu-lehorgailua, likidotzeko makina, irabiagailua, txigorgailua,…
- Plantxa moderno bat ere aurkituko duzu, patogenoak eraginkortasun handiz ezabatzen dituena, lurrunaren bitartez. Horretarako, “Healthy” posizioan erabili.
- Armairuen barruan, janaria prestatzeko oinarrizko osagaiak aurkituko dituzte: olioa, ozpina, gatza, azukrea,… Ahal den neurrian, bio eta/edo hurbileko produktuak dira.
- Bi armairuren azpialdean biltzen dira, sukalde edo komunerako ordezko materialak. Detergenteak, garbiketa produktuak, desinfektatzaileak, sukaldeko trapuak, komuneko papera,…
- Etxetresna elektriko guztien instrukzioak dituen karpeta hozkailuaren gaineko armairuan dago, bezeroek kontsultatzeko aukera izan dezaten.
- Sukaldetik, patio ireki batetara iristen da. Bertan, kaldera eta arropa lehortzeko sokak daude.
BAINUGELA
- Gela, txanpu eta xaboi ekologikoez hornituta.
- Ile-lehorgailua horman itsatsita.
LOGELAK
- Oheburu bihurtu den gaztain egurrarekin osatutako ate zaharra, gerezi egurrez egindako armairua, mahaiak(bat ezik), aulkiak eta mesanotxeak, azken 150 urteetan etxean bizi izan diren hiru arotz belaunaldik egindako artisau altzariak dira.
- Sofaren aurreko kutxa txikia, berez, arotz-kaxa da, garain batean erremintak garraiatzeko erabiltzen zena. Pinu egurrezkoa, arina izateko.
- Geletako zurezko kutxa txikiak eta egongelako apal batean dagoen beste kutxa handiagoa, antzinako edukiera-neurriak dira. Garia, babarruna edo irina moduko produktuak neurtzeko erabiltzen ziren transakzioetan.
- Ohe handiaren buruan instalatutako lanparak, hiru argi intentsitate desberdin dituzte eta telefono mugikorra aririk gabe edo USB konexio bitartez kargatzeko balio dute. Beste gelako ohe-buruan instalatutako lanparak, USB konexioaren bitartez kargatzen dute mugikorra.