Jatetxeak
Erreferentzia pertsonalak, gehientsuenak merkeak edo gama ertainekoak
Aldez aurretik erreserbatzea komeni da.
Asteasu eta inguruak
- Iturriondo taberna/jatetxea. Etxe aurrean.
- Izurtzu erretegia: taberna eta jatetxea. Andezarrateko gainatik oso gertu. Asteasutik Kostara dihoan GI-2631 errepidetik abiatuta. Astelehenetik ostiralera bitartean, bazkarietarako bakarrik irekitzen dute. Oilaskoa, arkume errea, e.a. Tf. 943694516 www.asadorizurtzu.com
- Sarasola sagardotegia. Asteasutik irten da, GI-3630 errepidea hartu Alkizarantz eta kilometro batetara edo, ezkerraldera desbideratu. Sagardotegiko menu tipikoa. TF. 943690283. Txotx denboraldian irekitzen du soilik.(1)
Aia
- Asteasu eta Kostaldeko GI-2631 errepide xarmantaren erdialdean kokatutako herri tippia.
- Hainbat taberna eta jatetxe daude plazaren inguruan.
Alkiza
- Alkizako Herri Ostatua jatetxea. Egun on. TF. 943106715
- Inazio Urruzola. Txakolin upategia. Degustazioa eta menua. Kontsultatu webgunea. Alkiza-Anoeta GI-3630 ibilbidearen alboan. Tf.658734471 www.inaziourruzola.eus
Larraul
- Larraulgo ostatu Taberna. Terraza lasaia. Tf.943691855 www.zirta.eus
Villabona
- Hika txakolin upategia www.hikatxakolina.com
Zizurkil
- Iriarte jatetxea. Terraza. Eguneko menua, parrilla. Maila oneko janaria. Tf. 943692537 https://restauranteiriartejatetxea.com/
Aduna
- Aburuza Sagardotegia . Zabalik urte osoan. www.sidrasaburuza.net
- Zabala sagardotegia. “Txotx” denboraldian bakarrik irekita. www.rzabala.es
Andoain y cercanias
- Gaztañaga Sagardotegia Erretegi moduan zabalik dago urte osoan. Kalitate handiko sagardoak. www.sidreriagaztanaga.com
- Besabi jatetxea. Normalean jendez gainezka. GI-4721 errepidearen amaieran, Adarra mendi ezagunera igotzeko abiapuntu. Donostialdearen ikuspegi ederrak. www.besabijatetxea.com
Tolosa eta inguruak
Anoeta-Tolosa errepidean
- Bodegon Benta Aldea. Igandetan ixten dute. Industrialdea batetan kokatuta egotea ez da oso erakargarria, baina duintasunez jan daiteke, eta bertako produktuak erosteko aukera dago. www.bentaldea.com
Tolosa Taberna eta jatetxe ugariko herria.
- Pintxo onak Illargi, Xare, Ama eta abarretan.
- Ama, Illargi eta abarrez gain, haragitan espezializatutako erretegi ezagunak daude: Casa Julian, Burruntzi erretegia. Nicolas etxea,…
- FRONTON Jatetxea. Tolosa erdiko taberna eta jatetxe honek, hiru gune eta menu desberdinekin osatzen du eskaintza. www.frontontolosa.com
Altzo
- Altzoko Ostatua. Tolosaldeako herri tippi honetan ondo bazkaltzeko aukera izango duzue.
- Erlazio ona prezio eta kalitatearen artean. www.altzokoostatua.eus
- Albiztur
- Ugarte taberna/jatetxea. Errekatxoaren alboko mahaiak xarmagarriak dira. Tf. 943651728 Berrobi
- Iriarte jatetxea. Maila oneko jantokia, ez zara damutuko bere txerrikumea dastatzen baduzu. www.iriartejatetxea.com
Kostaldea : Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku
Orio
- Orioko erretegietan, espezialitatea bisigu errea izan ohi da aspaldidanik.
- Sarasua jatetxea. Parrillan hain ohikoak ez diren arrainak (muxarra, txitxarroa) prestatzen dituzte. Erlazio ona prezio eta kalitatearen artean. Tf. 943830005 https://www.bodegonsarasua.com/
- Hainbat erretegi ospetsuak: Xixario www.asadorxixario.com
- Katxina txakolindegia www.bodegakatxina.com
Zarautz
- Izeta Sagardotegia. Kalitatezko erretegia. Eguneko menua izaten dute. www.izeta.es Deba eta Mutriku artean:
- Pikua jatetxea (Landaetxe auzoan). Bista onak. www.pikua.es
- Kalbaixue jatetxea. Jaki xumeak eta bista onak. Tf. 943603256
Mutriku
- Ametza jatetxea. Terraza handia, herriko plazan. Egunean arrantzatutako salmonete bikainak. Tf. 943603749
- Getaria
- Erreboiloa edo bisigua parrilan prestatzen dituzten erretegi enblematikoak. Famatuak internazionalki.
- Elkano. Famatuena agian. Michelin izar batekin. www.restauranteelkano.com/eu/
- Kaia-Kaipe, Iribar, Mayflower, Txoko Astillero… Galesti xamarrak gehientsuenak. Astilleron modu onean ematen dute kalitate/prezioa alderatuta.
- Balearri jatetxea. Hondartzan kokatutako txiringitoa, arraina parrillan ondo prestatzen duena: sardinak, hegaluzea, etab. Portu kalea 25. https://www.facebook.com/Balearrijatetxe/reviews /
Donostia
Erreserbatzea komeni da
- Donostia eta alde zaharra, tabernez eta jatetxeez josita dago. Jende asko udan eta asteburuetan. Aukera batzuk:
Pintxo tabernak
- Ormazabal, Abuztuaren 31 kalean. Bakailao pintxoa.
- Paco Bueno, Kale Nagusian. Gamba gabardina erara.
- Haizea, Aldamar kalean, Bretxako azokaren ondoan.
- Sport, Fermin Calbeton kalean.
- Iturrioz, San Martin kalean, Artzain Onaren parean. Txangurru pintxo bikaina.
Jatetxeak
- The Morgan Kompany jatetxea. Eguneko menua. Nazioarteko sukaldaritza https://morgankompany.com /
- Zazpi San Telmo jatetxea, Donostiako alde zaharreko izen bereko museoan. Euskal sukaldaritza modernoa. Errazio erdiak ere. https://www.zazpistm.com /
- Kofradia Itxas jatetxea Donostiako portuan. Euskal Herriko arrantzale kofradien proiektu berritzailea, inguruko portuetako arrain freskoa dastatzeko. https://kofradia.eus/jan /
- Humo pizzeria, Groseko San Frantzisko kalean. Lokal modernoa, bere labearengatik nabarmentzen da. https://humopizza.com/
- La Viña (klasiko bat) https://lavinarestaurante.com/
- Kaskazuri (modernoagoa). http://www.kaskazuri.com/es/
- Tren geltokiaren aurrean, Kafe Botanika. Janari begetarianoa.
- Begano/begetarianoak baita: Mapa Verde, Kilometro 0., Garraxi
- Antiguo auzoa (Matia kalea, …) zentroa baino lasaiagoa da, eta taberna/jatetxe interesgarriak daude: Oliyos, Bodegon Antiguo, Orburu (begano/bejetarianoa), Yaku Nikkei(peru-japoniarra), La Mera-Mera(mexikarra)…
Baiona
Kontutan izan bertako ohiturak:12:00etatik aurrera bazkariak ematen hasten dira eta zaila izaten da 14:30etatik aurrera bazkaldu ahal izatea.
- Kalostrape Baiona ttipian aukera ona izan daiteke. https://www.kalostrape.eus/eu/
(1) Oharra “Txotx” denboraldia, sagardoa kupeletatik zuzenean dastatzea alegia, apirilaren erdialdean amaitzen da sagardotegi gehienetan. Horietako batzuetan ordea, denboraldiak urte osoan irauten du. Sagardotegiko ohiko menua hau izanen litzake: bakailao tortilla + bakailao frijitua piperrekin + txuleta parrillan + gazta eta intxaurrak.