Geldi zaitez Asteasuko iturriaren ondoan eta murgildu inguruko liluran

Asteasu

Asteasu, Hernio mendiaren magalean kokatutako 1.500 biztanleko herria da. Aduna, Zizurkil, Alkiza eta Larraulgo herri txikiekin batera, Aitzondoko bailara osatzen du. Lurralde honetan inspiratu zen Bernardo Atxaga idazlea Obabako unibertso literarioa sortzeko eta ohartuko zaretenez, paisaia, etxeak, usainak eta soinuak ez direla ohikoak.

Usarrabi errekak zeharkatzen duen basoan, Upazango bailaran, herriko baserri inguruetan, aspaldiko arrastoek diraute. Euskararen antzinako hotsa ere toki horietan senti daiteke inon baino hobeto. Eta hala ere ordu erdi batean Donostian, Tolosan, Zarautzen edo Nafarroako Leitzan egon zintezke.

Txango bat egin dezakezu hirira, kostaldera edo Hernio ingurura.Herria txikia izan arren, zerbitzu ugari dauzka: osasun-zentroa, farmazia, dendak, tabernak, jatetxea, etab. BUSean edo autoz joan zaitezke Villabonako tren geltokira, doako aparkalekua alboan duelarik.

Apartamentua

Guztiz birmoldatutako apartamentua, Irazune etxeko lehen solairuan aurkitzen da. Bigarren solairu batek, ganbarak eta hiru isurkiko teilatuak osatzen dute eraikina. Herriaren erdian dagoen harrizko etxe honek urte luzez iraun du historian, jada “Barberoenea” izenarekin agertzen zen 1686ko erroldan eta nere ume garaiko ingurugiroa izan zen aspaldi batetan.

Posible den heinean behintzat apartamentuko apopiloak bizipen berdintsuak izatea nahiko nuke eta modu naturalean integra daitezela jende, kultura eta natura bereziko paraje hauetan. Bertako produktuak, ekologikoak, tokiko merkataritza aldeko apustua, errespetuan eta iraunkortasunean oinarritutako naturarekiko harremanak, osatuko dituzte opor-alokairuko jardueraren ezaugarriak.

Apartamentuaren ezaugarriak

  • Zaharberritutako objetuekin dekoratuta, lanerako txokoa, berokuntza sistema, eltxo-sareak. Doako aparkaleku publikoa inguruan

  • Garbiketa protokolo zorrotza,erregistratutako Auto-babes Plana, ke eta CO2 detektagailuak, su-itzalgailua, suaren kontrako manta eta botikina

  • Energia berriztagarrien erabilera, produktu ekologikoak eta hondakinen bilketa selektiboa

  • 600Mb-ko abiadurako zuntz optikoa. WiFi eta Ethernet bidezko konexioa

  • Erabat hornitutako sukaldea, plantxa, ile_lehorgailu eta oinarrizko higiene produktuekin osatutako bainugela

  • Herriari, apartamentuari eta hainbat jatetxeei buruzko informazio-gidak prestatu ditugu. QR kode baten bidez izango dituzu eskura.

Aisia

Euskal Kultura ezagutu.

Asteasuko “Muskerraren Bideak” osatzen duen ibilbidean, Bernardo Atxagaren Obaba lurralde literarioa inspiratu zuen parajeak atzemango dituzu. Donostiako San Telmo museo etnografikoak, Pasaiako Albaola Itsas Faktoriak, Chillida Leku aire zabaleko museoak, aitzineko baserriek edo azoka egunean Tolosako alde zaharretik paseatzeak, apur bat hurbilduko zaituzte Euskal Herriko historia eta kulturara.

Mendi ibiliak.

Ibilbide asko dituzu aukeran. Asteasu inguruko txangoetatik hasi eta hainbat orduko ibilaldietaraino. Aitzondoko baso eta erreketatik barrena ibili ahal izango zara, Zelatungo bordetara igo edo Pagoetako Parke Naturala bisitatu. Nahiago baduzu, Andoaindik bizikletaz egin dezakezu Leitzarango bailara, bide berdea bihurtutako trenbide zahar bat erabiliz.

Kosta, Orio – Mutriku.

Asteasu eta Orio lotzen duen errepidetik abiatuata, ordu erdi batean iritsiko zara kostaldera, ibilbideko paisai xarmangarria lagun. Hondartzak, paseoak, erretegi famatuak, ez dira arrazoi makalak egun bikain batetaz disfrutatzeko. Bestalde, seguru asmatuko duzula haur eta helduekin, Euskal Kostaldeko Flyschak ezagutzea aukeratzen baduzu, Zumaia eta Deba arteko kostatik itsasontziz nabigatzen duzun bitartean.

Txangoak eta bisitak.

Ordu erdian kostaldera edo Donostiara sar bazaitezke, pittin bat gehiagotan, Miarritzera edo Gipuzkoako eta ipar-Nafarraldeko leku interesgarrienetara iritsi zaitezke. Bisita hitzazu Arantzazuko santutegia, Oñati, Antiguako ermita, Goierriko herri txikiak. Edo Azpeitia bere basilikarekin, bapore trenak eta Zestoako Ekain kobaren erreplika. Ekialdeko kostan ez ahaztu Donibane Lohizune, Hendaia, Ondarribi, Pasai Donibane… Inguratu zaitez Nafarroara, Leitza edo Lekunberritik kilometro gutxira dauden Mendukilo haitzuloak bisitatuz.

Erabiltasun egoera eta erreserbak

Gau bakoitzeko prezioak

  • Denboraldia altua 135 €
  • Denboraldia baxua 127 €

Denboraldiak

Denboraldia altua 2024

  • 25/03 → 07/04
  • 10/06 → 15/09
  • 1/12 → 12/01/2025

Nahiko zenituzken daten erabiltasun egoera konsultatzeko, bidali ezazu mezu elektroniko bat. / Aldez aurretik kontsultatu denboraldiko prezioak eta kontratazio baldintzak.